
Konfrontazioa bidea izanik, zeintzuk dira, egun, mugimenduaren erronkak?
Gazteei piztea amnistiaren alde borrokatzeko grina. Jende berria behar dugu ulertzen duena zerbaitegatik borrokatu direla kartzelan, ihesean eta deportaturik daudenak. Jendeari hau ulertarazi behar diogu: guk defendatzen ditugun pertsonek erabilitako bitartekoekin ados egon ez arren, haiek altxatu ziren Altsasukoa bezalako auziak saihesteko, guardia zibilen gehiegikerien eta torturen aurka, grebalariak eta langileak jipoitzen zituzten polizien aurka edota estatuaren aurka, eta euskararen alde ere mobilizatu ziren. Jendeari ulertarazi behar diogu militante politikoak direla, haiek hartutako bidea konpartitu ez arren.
[...]
Espainiako Gobernuak hurbilpenak bere interesetarako erabil ditzakeela diozu?
Errepresio neurriek helburu batzuk dituzte, eta, behin horiek lortuta, berriz dator zapalkuntza. Jazarpena testuingurura moldatzen da. Gaur egun, presoen auzia da Euskal Herrian jende gehien mugitzen duena, eta beldurra ematen digu hurbilpena kudeatzeko eraren arabera desaktibaziorako elementu bilakatzea; hots, balitekeela Espainiako Estatuak hori erabili nahi izatea esateko bere esku zegoen guztia egin duela, presoak hurbildu dituztela, eta beraz ezer gehiago ez eskatzeko; ez independentziarik, ezta errepresaliatuentzako askatasunik ere. Baina, jakina, berriz ere azpimarratuko nuke guretzat berri ona dela. // Ler mais / Irakurri gehiago: Berria