
Gazte izanda, gizarte honetako gauza gehienak «emanak» etorri zaizkigu, egungo gizartearen sorkuntzaren gauza gutxi bizi izan ditugu. Baina «emanak» etorritako gauzak ere aldatu daitezke, gure ustez ez dago ezer betidanik eta ez dago ezer betirako, gautik hasita eraiki behar dugu nahi dugun etorkizuna.
Zentzu honetan, sistema kapitalistak sortzen duen gizarte ereduak, ezinbestean, sistema honekiko ukapena eragiten du sektore askotan. Eta hau nabari handia da gazte langileongan, gure errealitatea aldatzeko xedez ukapen hori gizartea aldatzeko borrokara eramaten gaituena. (BorrokaGaraiaDa)