sexta-feira, 10 de fevereiro de 2017

«Bardeako maniobra militarren aurrean, NATOri ez!»

[De Askapena] NATOren barne dagoen edozein herrialdetako militarrak izan daitezke bertan maniobrak egiten ari direnak, hori baitute hitzartuta espainiar defentsa ministerioak eta NATOk, inperialismoaren beso armatuak. Izan ere, Bardean (espainiar estatuko base aereo bakarra) entrenatzen dutena, eraso inperialistak egiteko erabiltzen dute, azken gerra inperialistetan egin duten bezala: Irak, Afganistan, Libia, Siria...

Agente militar inperialista hau da azken gerra sutsu hauen erantzule zuzena; izan ere, sortu zenetik, bloke hegemoniko inperialistaren beso armatua izan baita. Estatu Batuen zein Europar Batasunaren interes politiko eta ekonomikoak armen bidez defendatu ditu han eta hemen, nazioen burujabetza apurtuz eta herrialdeak erabat suntsituz. NATO da, aldi berean, gaur egungo errefuxiatu krisiaren erantzulea, inperialismoaren interes politiko eta ekonomikoen baitan, pertsonak zehar kalteak baino ez baitira. Gerra inperialista eta krisi humanitario hauekin amaitzeko, beraz, NATOrekin eta inperialismoarekin amaitzea ezinbestekoa da. (askapena.org)