[De Azkottiko zakelak] Nahi ala ez, ez da kasualitatea hezkuntzan bigarren hizkuntzatzat aukeretan ingelesa, frantsesa, alemaniera… eta gisako hizkuntza handiak izatea. Ezagutzaren izenean peoi kualifikatu bilakatzen gaituzte, etorkizunean esplotatzeko prestatuta izango duten langileriatzat. Honekin ez dut esan nahi hizkuntza bat ikastea gaizki dagoenik, are gutxiago, hizkuntza bat ikastea hegemonikoa ala gutxitua, guztiz aberasgarria da, herri eta kultura askoren ateak zabaltzen dituelako, honekin esan nahi dudana da, inork ez dugula erabaki ingelesa ikastea, sinestarazi digutela beharrezkoa dela, gero euren interesei serbitzeko eta sistema hau birproduzitzeko besterik ez denean izango.
Honi jarraituz, iruditzen zait euskararen auzia gaur egun klase – borrokaren baitan ulertu behar dugula, euskal burgesiak euskal langileriaren hizkuntza bera jakin arren, badakielako berau noiz erabili dauzkaten interesen arabera. Dinamika euskalzale guztiak herritik eta herriarentzat sortuak izan dira historian zehar, esaterako hor ditugu, ikastolen mugimendua, korrika (aipatzekoa aurtengo abestiaren despolitizazio), Euskal Herrian Euskaraz… Baina orain, normalizazio artifizialaren garaian badirudi dinamika guztiak instituzioetatik ari direla irteten, azkenengo kasua, txantxangorriena dugu. Dinamika hauen helburua ez da euskara normalizatzea, ezta urrik eman ere, dinamika hauen helburua euskal jendarteari sinestaraztea da euskararen auzia irabazitako gudu bat dela. Egoera normalizatuta dagoela saltzea. Zoritxarrez, mezua ongi barneratu dela dirudi eta euskaren aldeko borroka bigarren plano batera pasa dela ukaezina da.
[...]
Euskara, berriro ere nazio askapeneko lehen lerrora ekartzea ezinbestekoa da. Nazio nortasuna maila baxuan dagoen une honetan, euskara da berau berpizteko erraminta nagusia. Kalean, etxean zein militantzian, klase, genero eta arraza zapalkuntzak salatzen ditugun bezala, hizkuntza zanpaketa salatzea beharrezkoa da.
Hamaika aldiz esan dudan bezala, ez dezagun ahaztu normalizazioaren haizatzea arlo guztietan gezurra izaten dela, emakume eta gizonak berdintasunean bizi direla esatea bezalako astakeria da euskara normalizatuta dagoela esatea. / LER: BorrokaGaraiaDa