[De Askapena / «12 de Outubro: ontem e hoje, resistência dos povos indígenas frente ao imperialismo espanhol!»] Bost mende pasa dira lehen gizon txuriak Abya Yalako lurrak zapaldu zituztenetik. Bost mende bertako herriak eta gorputzak zapaltzen, esplotatzen eta lurrak ustiatzen hasi zirenetik. Urretik hasi, eta ikatz eta burdineraino. Txokolatetik hasi, eta soja eta kokaraino. Basoetatik hasi eta erreka eta itsasoetaraino. Esklabutza, pobrezia, langileen esplotazioa, bortxaketak... Inbasioak, paramilitarrak, kolonizazioa, Estatu kolpeak... Cia, Espainia, AEB, Condor plana, Ibedrola, mas mediak, Santander, Burgesia kolaborazionistak...
[...]
Horregatik, beste behin ere «hispanitatearen» egun honetan, guk, «Gora Jatorrizko Herrien borroka!» ohiukatzen dugu. Espainiar Estatuaren, enpresa trasnazionalen eta mas medien aurrean, guk elkartasun internazionalistan oinarritzen diren harremanak bultzatuko ditugu. Moduak eta bitartekoak aldatu diren arren, inperialismoaren nahiak atzo gaur bezala bere atzaparrak Abya Yalan mantentzen ditu, jatorrizko herriak jo puntuan dituelarik. Beraz, Urriak 12an guk ez dugu haien zapalkuntza ospatuko. / Ver: askapena.org
domingo, 9 de outubro de 2016
«Urriak 12: atzo eta gaur, inperialismo espainiarraren aurrean jatorrizko herriek erresistentzia!»
Etiquetas:
ACÇÃO SOLIDÁRIA,
comunicados,
história,
luta laboral,
Opinião,
Repressão