
Arabiar baten bizitzak ez duela ezer balio jakina da, izan ere arabiarrak azpigizakiak direla ematen du. Europako supergizakiok ondo dakigu hori eta arrazonamendu nazkagarri, iraingarri eta arrazista baten logikan murgilduta gaude aspaldi: Normandia bai, Alepo ez. Lehen eta bigarren mailako biktimak daude eta lehen eta bigarren lerroko biktimistak ere. Azken hauek, Eurozentrismo hinguingarri, krudel eta nazkagarriaren biktimak direla gainera. / LER: argia