sexta-feira, 25 de março de 2011
«Askatasun oihua» - Ken 7
«Grito de liberdade», dos gernikarras Ken 7.
Askatasun oihu bat / Olatu bat bezala / Entzun da Kantauri itsasoan
Lur zatitu honetan / Itxaropen doinu hau / Hegalean zabalduz goaz / Kimu berriak landatuz / Bide zail luze honetan
Aurrera goaz / Ta gaua / Argitzen doa
Mila aldiz / Hesien artetik / Maitea mila aldiz / Etxera itzuli naiz zu barik / Badakit / Iritsi da eguna / Gure etorkizuna / Askatasuna
Batera iraun dugu / Ekaitz bortitzenetan / Berunezko garai latzetan / Gure ilusioekin / Gure akats guztiekin / Azken arnasera arte libre
Itxaropen hitz hauek / Eskeini nahi dizkizut / Bi esku xume mindu hokin / Garena babestera / Behartutakoekin / Laztantzen dakiten berekin
Bidean / Aurrera goaz / Ta gaua / Argitzen doa
Mila aldiz / Hesien artetik / Maitea mila aldiz / Etxera itzuli naiz zu barik / Jadanik / Ez dut nahi agurrik / Iritsi da eguna / Askatasuna
Etxean behar zaitugu / Gurekin behar zaitugu
Mila aldiz / Hesien artetik / Maitea mila aldiz / Etxera itzuli naiz zu barik / Jadanik / Ez dut nahi agurrik / Iritsi da eguna / Askatasuna