
ETA: «Une erabakigarrian gaude, konponbide osoa baitago jokoan»
Euskal presoen biziarekin eta eskubideekin jolasteaz aski dela dio ETAk. Angel Figueroa eta Xabier Lopez Peñaren heriotzen erantzule egin ditu Mariano Rajoy eta François Hollande. Euskal presoek pairatzen duten sakabanaketa eta bakartzea salatu ditu, eta gaineratu du presoak, zigortzeko erabiltzeaz gain, konponbide prozesua «ibilbiderik gabe uzteko» erabiltzen dituztela. / Ver: Berria