
«Bederatzi urte, Euskaldunon Egunkaria gabe»
Gaur bete dira bederatzi urte Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria kazeta itxi zuela, 'Egunkaria auzia' abiatuz. Osteguna zen, 2003ko otsailaren 20a eta goizaldean hamar lagun atxilotu eta betiko itxi zuten euskarazko egunkari bakarra. Orain dela bi urte egin zen epaiketan Auzitegi Nazionaleko epaileek ebatzi zuten bidegabea izan zela itxiera, eta auzipetuak absolbitu zituen.